AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/31 09:34

2022ko abenduan epaitu zuten Black Marfil raperoa Iruñean (Nafarroa), bere kantuetako letrak zirela-eta. Udaltzainei eta beren senideei "mehatxu kolektiboak" egitea egotzi zioten eta, horri lotuta, "gorrotoa eta indarkeria" sustatzeagatik seinalatu dute. 25 hilabeteko espetxe-zigorra jarri zion Nafarroako Auzitegiak, eta, orain, zigor hori berretsi du: atzera bota du Black Marfilen defentsak aurkeztutako helegitea.

Bi urtetik gorako kartzela-zigorraz gain, debeku argi bat jarri zion auzitegiak iaz igorritako ebazpenean: Black Marfilek Youtuben daukan kanala ixteko agindua eman zuen, eta debekatu egin zion artistari, hurrengo hiru urteetan, Youtube bera edo antzeko zabalpen-bideak erabiltzea. 2017an jarri zituen martxan Youtubeko eta Instagrameko kontuak raperoak, eta 2018an jarri zuen jopuntuan Iruñeko Udaltzaingoak: "talde kriminal" baten parte izatea leporatu zion. Erantzun modura, udaltzainak seinalatzen zituzten letrak eta bideo bat argitaratu zituen Black Marfilek.

Fck a Cripa 02 eta Atraco abestiengatik jaso zuten bere kontrako salaketa Nafarroako Auzitegian. Epaileek ebatzi dute mehatxuak entzun daitezkeela kantu horietan, eta rap-abeslaria zigortuko du horregatik: "Argi dago frogatutako egitateetan abestiek delitua den gaitz baten iragarpena dakartela, eta arrisku-delituaren izaera dela-eta, ez da beharrezkoa emaitzarik gertatzea epaitzeko".

Iaz azaldu zutenez, auzitegiak kontuan izan du Zigor Kodeko 170. artikulua. Horren arabera, pertsona bat zigor daiteke "delitu den gaitz baten mehatxuak herri, talde etniko edo kultural, kolektibo sozial edo profesional bateko biztanleak beldurtzeko badira, eta hori lortzeko behar den larritasuna badute".

EZ DAGO IRUZKINIK