AKTUALITATEA / Errepresioa
Barakaldoko txosnagunera sartu eta aldarri politikoak kendu ditu udaltzaingoak
Israelen eta bortizkeria polizialaren aurkako pankartak kendu zituzten ostiralean 20 bat udaltzainek, Goigorri Konpartsak eta Askaberrik salatu dutenez. "Jai herrikoiak beti izan dira aldarrikapen politikorako espazioa", azaldu dute.
2026eko uztailaren 13 - 11:26
Barakaldoko txosnagunera sartu eta aldarri politikoak kendu ditu udaltzaingoak

Joan den asteburuan hasi dira Barakaldoko jaiak, eta ostiraletik, aldarri politikoz josita ikus zitekeen herriko txosnagunea. Barakaldoko Udaltzaingoak, bada, mezu horien aurka jo zuen ostiralean bertan: 20 bat udaltzain bertaratu ziren txosnetara eta hainbat pankarta kendu zituzten, tartean, Israelgo Estatua eta indarkeria poliziala seinalatzen zituztenak. 

Goigorri Konpartsa Sozialistak eta Askaberrik eman dute gertakarien berri. Salatu dute "oso larria" dela gertatutakoa, eta ezinbestekotzat hartu dute "txosnaguneko propaganda politikoa zein bertan parte hartzen dugun eragile sozial eta politikoon eskubide politikoak defendatzea". "Jai herrikoiak beti izan dira aldarrikapen politikorako espazioa", gaineratu dute.