AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/27 13:00

Grebara deitu dute EMB Ezkerraldea-Meatzaldea Bus enpresako langileek, Enkarterrietako Bizkaibuseko langileekin batera. Urtarrilaren 31an, otsailaren 6an, 16an, 22an eta 18an zein martxoaren egun berdinetan egingo dituzte lanuzteak. Osotara, Ezkerraldeko langileek (Bizkaia) 24 orduko lau grebaldi egin dituzte eta, hori ez ezik, 12 lanuzte egin dituzte jada.

Negoziazioak blokeatuta jarraitzen dutela salatu dute eta, testuinguru horretan, Bizkaibuseko 80 autobus sabotatua agertu dira berriro Trapagarango (Bizkaia) Aparkabisan.

EZ DAGO IRUZKINIK