AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxerat
2020/09/29 11:45

LogroƱoko kartzelatik irten berri da Marta Igarriz preso politikoa. 15 urteko espetxealdia bukatuta, gaur, hilak 29, itzuliko da etxera hernaniarra.

Espainiako Poliziak 2005ean atxilotu zuen Hernanin (Gipuzkoa), Fernando Grande-Marlaskak agindutako sarekada baten barruan. Bi urte beranduago epaitu eta zigortu zuten, ETAren "Donostiako gunea" izendatu zutenaren aurkako auzian.

11 urtez izan zuten preso Castelloko espetxean, eta horren ostean lekualdatu zuten LogroƱora.