Marina Bernado preso politikoa aske geratu da baldintzapean

2006an Frantziako Estatuan atxilotu eta ia hamahiru urte preso egin ondoren, pasa den ostiralean Espainiaratu zuten Renneseko espetxetik. Epaiketa egin bitartean, Herrialde Katalanetako militantea baldintzapean aske uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Argazki Nagusia
Argazkia: Rescat
2019ko ekainaren 3a

Gaur geratu da aske Marina Bernado Herrialde Katalanetako preso politikoa: baldintzapeko askatasuna ezarri diote Madrilen epailearen aurretik pasatu ondoren.

Bernadok 2000ko hamarkadaren hasieran egin behar izan zuen ihes Bartzelonatik, eta 2006ko azaroan atxilotu zuten Frantziako Estatuan. ETArekin kolaboratzea egotzita hamazazpi urtera zigortu zuen Parisko Auzitegi Korrekzionalak. Hamahiru urte preso eta urrunduta egin ondoren, ostiralean Renneseko espetxetik Espainiaratu zuten EPPK-ko kidea.

Rescat Herrialde Katalanetako Preso Politikoen Babes Taldeak eta beste hainbat eragilek ongi etorria eman diote Bernadori. Rescatek adierazi du lanean jarraituko dutela Lola Lopez preso politikoaren askatasunaren alde –preso dute 2001ean Frantzian atxilotu zutenetik, iaz Espainiaratu zuten-.