Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, 56 urteko pertsona etxegabe bat hilotz aurkitu dute Hendaian (Lapurdi), Kaneta auzoan. Auto baten barnean atzeman dute gorpua, gaur goizean; antza, gaua bertan eman zuen.
Oraingoz, ez dago informazio gehiago.
Joan den abenduaren 25ean beste pertsona etxegabe bat zendu zen, Zarautzen (Gipuzkoa).