AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2025/05/19 10:36

Larunbat gauean, sutea izan zen Bilboko (Bizkaia) Zorrotzaurreko Erriberako pabiloi abandonatu batean. Kale-egoeran dauden hainbat pertsonak erabiltzen dute eraikina gaua igaro ahal izateko, eta badirudi haietako batek eman ziola su lekuari, liskar baten ostean.

23:15ak aldera piztu zen sutea. Itxura denez, gortinei su eman zien aipatutako gizonezkoak, eta eraikinera hedatzen hasi ziren sugarrak. Ihes egin behar izan zuten barruan zeuden pertsona guztiek. Ospitalean artatu behar izan zituzten haietako bi.

EZ DAGO IRUZKINIK