AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/17 01:12

Aste honen hasieran, eraso faxista bat izan zen Lekeition (Bizkaia): kalean bizi den pertsona baten ohea eta gauzak erre zituzten. Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak eman zuen erasoaren berri, atzo arratsaldean.

"Bizimodu kapitalistaren miseriak era gordinenean bizitzearekin nahikoa ez, eta aste hasieran, bere bizilekuari su eman diote", salatu zuen Kontseilu Sozialistak: "Krisi garaian, proletalgoarekiko biolentzia eta baztertze sistematikoa handitu eta adierazpen faxistak areagotzen dira. Horretarako, baldintza ezinbestekoa da biolentziaren normalizazio bat proletalgoaren artean, kasu honetan ikus dezakegun bezala".

Erasoa gogor salatu eta erasotua izan zen pertsonari elkartasun osoa adierazteaz gain, "muturreko adierazpen honen konplize den sistema instituzional osoa" seinalatu zuten Kontseiluko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK