Epaitegiak ITP Castingseko kaleratzeak baliogabetu ditu

ITP Aero Castingseko kaleratzeak indargabetu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaile batek, haien lanpostuetatik kanporatutako 87 beharginak berriro hartzeko agindua emanez Sestaoko eta Barakaldoko lantegiei. Aernnovan, ordea, bere horretan jarraituko dute kanporatzeek.
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB
2021eko maiatzaren 5a

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi ditu ITP Aero Castings enpresak Sestaon (Bizkaia) eta Barakaldon (Bizkaia) aurrera eraman nahi zituen 87 kaleratzeak. Epailearen aginduz, enpresak berriro soldatapean hartu beharko ditu kanporatutako langileak, eta kaleratze egunetik jaso ez duten soldataren zenbatekoa ordaindu beharko die.

Aeronautika sektoreko krisiaren bidez arrazoitzen zituen kaleratzeak enpresako zuzendaritzak, baina langileen ordezkarien arabera, COVID-19aren ondoriozko beherakada ezagutu du enpresak, eta argudio hori ezingo litzateke erabili kaleratze guztiak justifikatzeko.

Kasua ez da berdina, aldiz, Aernnova enpresako langileentzako. Izan ere, pasa den astean, epaileak ontzat eman zituen zuzendaritzak martxan jarritako 82 kanporatzeak, argudiatuta lantokiko krisia "ez dela COVID-19ak eragindakoa", baina "egiturazko arrazoi produktiboak" badaudela.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik