AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urtarrilean Gasteizen jarritako pankarta bat.
2024/04/16 09:12

Azken egunetan, gutxienez bi langilek galdu dute bizia Euskal Herrian lan-istripuz. Joan den igandean, Lleidan (Katalunia) topatu zuten hilik Iruñeko (Nafarroa) garraiolari bat. Kamioiaren kabinan aurkitu zuten, eta, itxura denez, bihotzekoak jota hil zen. 59 urte zituen, eta Belgikako enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean.

Gainera, aurreko astean, Gasteizen (Araba) izan zuen lan-istripua behargin batek. Garbiketa-lanak ari zen egiten komunitate batean, baina irauli egin zen erabiltzen ari zen makina, eta langilea harrapatu zuen. Zauri larriak jasan zituen, eta asteburuan zeundu da horien ondorioz. 54 urte zituen, eta, hainbat iturriren arabera, autonomoa zen.

2024. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hogei beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK