AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxerat
2019/11/25 12:33

Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak salatu duenez, bi auto-istripu jazo dira iragan asteburuan. Ostiralean izan zen lehenengoa, Granadarako bidean. Alboloteko espetxean (Granada, 840 km) preso dauden Ainhoa Mujikari eta Jon Olarrari bisita egitera zihoazen autoko bidaiariak. Bigarren istripua, aldiz, Altuben (Araba) izan zen, Villabonan (Asturias, 440 km) atxilo duten Olga Comes presoari bisita egin ostean. Adin txikiko bat zegoen bidaiarien artean.

Osotara, beraz, lau zauritu egon dira asteburuan, kalte larririk gabekoak guztiak. Halaber, Etxeratek azaldu duenez, bi istripu horiek zortzira igo dute aurten presoen ahaideek izan dituzten auto-istripuen kopurua. 30 urtean, 346 izan dira istripuak, gutxienez.

"Senide eta lagunei ezarritako kondenari amaiera jarri, dispertsioak eragindako hildakoen aitortza lortu, eta preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko" aldarria luzatu du oraingoan Etxeratek. Hala, istripu horiek salatzeko helburuarekin, elkarretaratzera deitu dute etzi Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.