AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Expansión
2020/11/19 10:42
Aernnovako zuzendaritzak atzo, hilak 18, jakinarazi zion langile batzordeari enplegu-erregulazioko espedientea jarriko duela martxan Berantevillako (Araba) lantegian. Fabrikako beharginen %22ri ezarriko die espedientea, eta ondorioz, 450 langileetatik 101 kaleratuko ditu. Uztailean, kaleratze masiboak egiteko asmoa agertu zuen Aernnovak.

Gainera, zuzendaritzaren esanetan, aldi baterako enplegu-erregulazio espedientea aplikatuko du 20201ean. Langileen %15eri eragingo lieke.