AKTUALITATEA / Errepresioa
Hiru atxilotu Bilbon, Vox propaganda banatzen ari zela protesta egiteagatik
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu gaur Bilbon; hirurak aske geratu dira jada. Duela bi asteko protesta antifaxista batekin lotuta atzeman dituzte.
2023eko maiatzaren 23
Hiru atxilotu Bilbon, Vox propaganda banatzen ari zela protesta egiteagatik

Vox alderdi faxista Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoan aritu zen hauteskunde-propaganda banatzen duela bi aste, eta faxisten aurrean protesta egin zuten hainbat lagunek.

Protestan aritu ziren hiru pertsona atxilotu ditu gaur Espainiako Poliziak; horietako bi, gutxienez, euren etxe aurrean atzeman dituzte. Indautxuko polizia-etxean izan dituzte hirurak, eta arratsalderako utzi dituzte aske, epailearen aurretik igaro gabe.

Antza, duela bi aste "desordena publikoak eragitea" eta gorroto-delitu bat egitea leporatzen diete.