AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/09 11:43

BSH enpresako zuzendaritza gaur bildu da Nafarroako Gobernuarekin eta Industria Ministerioarekin, eta jakinarazi die behin betikoa dela Ezkirozko (Nafarroa) fabrika ixteko erabakia, Noticias de Navarra-k zabaldu duenez. Enpresak "ekoizpenari" eta "antolaketari" lotutako arrazoiak argudiatuko ditu enplegu-erregulazioko espedientea aurkezteko, eta datorren astean ekingo diote espedientearen inguruko negoziazioari. Hura ezartzean, gaur egun Ezkirozko plantilla osatzen duten 655 langileak geratuko dira kalean.

UGT, LAB, CCOO, ELA, ATISS eta Solidari sindikatuek parte hartzen dute langile-batzordean, eta enpresako zuzendaritzaren erabaki irmoaren berri eman diote jada plantillari. Langile-batzordeko hainbat ordezkari Bruselara bidean dira gaur, Europa mailako industria eta enplegu arloetako bi komisariorekin elkartzeko.

Aurreko astean Nafarroako Parlamentu aurrean beharginek egindako protestaren ostean, azaldu zuten begirada guztiak zituztela jarrita Bruselako bilera horretan, baina gaur bertan berretsi du enpresak lantokia ixteko erabakia berresten duela. Iazko abenduan eman zuen lehenengoz bere asmoen berri.

Nafarroako Gobernuak, hitzez, enpresaren erabakiarekiko desadostasuna erakutsi du. Harremanetan jarriko omen da Ezkirozko fabrikako jarduerari jarraipena emateko "interes erreala" erakutsi duten enpresekin, eta "soluzio egingarriak" bilatzearen alde agertu da Maria Chivite presidentea.

EZ DAGO IRUZKINIK