AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
BGAren eta Barañaingo GKSren kideak atzo, Barañaingo Lakuan
2021/04/25 15:23

Utzi bakean Barañaingo gazteria! ¡Basta de acoso policial! lelopean mobilizatzeko deia luzatu dute Barañaingo Gazte Koordinadora Sozialistak eta Barañaingo Gazte Asanbladak (BGA), gazte antolakundeen arteko elkarlanaren emaitza den deialdiaren bidez. Maiatzaren 7an izango da kontzentrazioa, arratsaldeko 19:00etan, Barañaingo (Nafarroa) lakuan. Izan ere, herriko gazteak "jazarpen polizial itogarria" jasaten ari direla salatu dutete GKSko eta gazte asanbladako kideek.

BGAk eta Barañaingo GKSk plazaratutako irakurketa

BGAk eta Barañaingo GKSk azpimarratu dutenez, gazteen "aisialdi eremu nagusiak" polizia-indarrez bete dira eta, ondorioz, "itogarria" da horien presentzia. Bereziki, "lakua" deritzaion parkean jarri dizkiete isunak gazteei, eta "identifikazioak, poliziaren jarrera oldarkorra, auzokideen salakeria eta istiluen aurkako indarren erabilpena" ere ari dira pairatzen.

Krisiari "aterabide poliziala" eman zaiola salatu dute BGAk eta GKSk, bai eta "gazte kriminalizazioaren areagotzea ekarri" duela seinalatu ere. Krisia "ate-joka zetorren metaketa-krisi bat" dela eta burgesiak, kapital metaketa bermatzearren, "gizartea berregituratzeko" behar dituen "mekanismoak" erabiliko dituela nabarmendu dute.

Finean, larriagotu den polizia-jazarpenak gazteria "otzan" mantentzea eta "krisiaren ondorioetara egokitzea" helburu duela salatu dute BGAko eta Barañaingo GKSko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK