AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/22 01:13

Ostegunean hasi zen Ikasle Abertzaleakek ikasturtea biribiltzeko antolatutako Eskola Ibiltaria. Ekainean iragarri bezala, hiru eguneko egitarau bat prestatu dute IAko kideek, eta Debagoienean elkartu dira oraingoan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) eman zioten hasiera Eskola Ibiltariari, zenbait tailerrekin eta Ekida Arte Ekimen Sozialistaren bertso-saio batekin, eta atzo, ostiralean, Aretxabaletara (Gipuzkoa) mugitu ziren.

Bolibar nahiz Mendiola igaro ondoren, eguerdian iritsi ziren Aretxabaletara ehunka gazte. Iturrigorri pilotalekuan bazkaldu ostean ekin zieten arratsaldeko ekimenei: Prozesu Sozialista eta ikasle langileon zeregina hitzaldia egin zuten lehenengo, eta Edu Zardoya abeslariak musika emanaldi bat eskaini zuen gero. Afaldu ondoren, solasaldi bat izan zen Iturrigorrin bertan: Begirada bat aurreko ziklo politikoari.

Bukaera emateko, Aramaiora

Gaur goizean, gosaldu eta gero, Iturrigorrin hirugarren hitzaldi bat entzuteko aukera izango dute ikasleek: Ikasle antolakuntza eta etorkizuneko erronkak. Aramaiorako bideari helduko diote orduan, ibilaldian. Bidean bazkaltzeko tarte bat hartu eta Aramaiora iristean, esku-pilotaz gozatu ahal izango dute pilotaleku estalian, bai eta Baskbilitxen kontzertuaz ere.

Gauean, IAk ekitaldi politiko bat egingo du estali gabeko frontoian, eta horren ondoren, hainbat artistak girotuko dute gaua: Youth United eta Kontralde taldeak arituko dira lehenengo, eta DJ Mondongok jarriko du musika gero.

EZ DAGO IRUZKINIK