AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/05 14:25

Atzo, osteguna, Iruñean (Nafarroa) hainbat pertsona atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Kopuru zehatzik jakinarazi ez bada ere, gutxienez zazpi lirateke atxilotuak. Antza, desordena publikoak leporatzen dizkiete guztiei.

Otsailaren 20an Pablo Haselen kartzelaratzea salatzeko mobilizazioa izan zen Iruñean, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta. Manifestazioaren ibilbidea amaitu aurretik, manifestarien aurka egin zuten Espainiako Poliziak nahiz Foruzaingoak, eta istiluak izan ziren gero Nafarroako hiriburuko hainbat auzotan. Gertakari horien harira auzipetu dituzte atzoko atxilotuak, istiluetan parte hartzea egozten baitiete.

20:00etan elkarretaratzea izan zen udaletxe aurrean, Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna aldarripean. Atxiloketak salatu eta atxilotuei babesa adierazi zieten protestan bildu zirenek.