AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mendaroko ospitalea
2019/10/09 18:49

100 egun pasa dira Tecman SVA S.M. enpresako langileek greba mugagabea hastea erabaki zutenetik. Osakidetzak azpikontratatua du enpresa, Mendaroko (Gipuzkoa) ospitaleko mantenuaz arduratzeko. Grebarekin, lan baldintza hobeak eskatzeaz gain, beharginek agerian utzi nahi dute zerbitzu publikoetan enpresa pribatuei lanak azpikontratatzeak langileengan eta zerbitzuarengan duen eragin negatiboa.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata igoera eskatzen dute langileek, soldatak 2011. urtetik izoztuta baitituzte. Bestalde, mantentze-lanetan Osakidetzako teknikariek kobratzen duten kopuru bera jasotzea eskatzen dute, 32 euro gutxiago ordaintzen baitizkiete Tecmaneko langileei.

Greba eskubidearen urraketa

Ehun greba egun hauetan, langileek behin baino gehiagotan salatu dute Tecman eta Osakidetzak greba eskubidea urratu dutela. Hori dela eta, salaketa formala egin zuten uztailean, eta epaiketa irailaren 20an hasi zen. Oraindik, baina, ez dute epaiaren berri izan.