AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA

Gogoan dut, 2018an Maravillas Gaztetxea hustu zutenean, UPN aldarrikatzen ari zela "okupek ezin dutela irabazi", ahal bezain azkarren Polizia bidaltzeko eta gazteak indarrez botatzeko eskatuz. EH Bilduk, aldiz, garai horretan "elkarrizketa" aldarrikatzen zuen irtenbide bezala. Izan ere, Iruñeko alkatetzan eta Nafarroako lauko gobernuan (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) egon arren, foruzainak bidaltzearen erabakia Geroa Bairen esku egoteaz probestu zen EH Bildu, arazoa gainetik kentzeko eta, oposizioan egongo balitz bezala, desalojoa kritikatzeko.

Orduan zuen erretorikaren arrastorik ere ez dago, baina, orain Burlatan gobernuan dagoenean. Udalak agindu zuen Gaztetxea martxoaren 15erako husteko, Gazte Asanblada handik inolako alternatibarik gabe botatzeko. Eta zenbait gazte udaletxean kateatu direnean biltzeko eta antolatzeko duten espazioa defendatzeko, alkateak esan du, beregatik, bertan gera daitezkeela, eta ez duela Gaztetxe bat bermatzeko alternatibarik sinatuko. Mantak eman zizkieten gazteei, gaua 0 gradu inguruko tenperaturan igaro zezaten, beren kideen hotzak Gazte Asanbladari presioa egin ziezaion, atzera bota zedin. UPNrengandik espero zitezkeen praktika desokupatzaileak dira horiek, baina Euskal Herri alternatibo eta ezkertiarra aldarrikatzen duen alderdi batenak dira. Barre egitekoa, negar ez egitearren.

Eta EH Bilduren modus operandi berbera ikusten dugu Erorien Monumentuarekin, etxegabetzeekin, errepresio polizialarekin… Gauza bat esan eta beste bat egin, zer ezberdintasun dauka orduan betiko alderdiekin?

EZ DAGO IRUZKINIK