EFEMERIDEAK / Krisi kapitalista

Irailak 15: Lehman Brothers banketxearen porrota

Lehman Brothers banku estatubatuarrak porrot egin zuela aitortu zuen 2008ko irailaren 15ean.
Irailak 15: Lehman Brothers banketxearen porrota

EFEMERIDEAK

Gaurko egunez, duela hemezortzi urte, porrot egin zuela aitortu zuen AEBetako Lehman Brothers banketxeak. Mendebaldeko herrialdeetan, loraldi garaia amaitu eta krisi-testuingurua orokortu zen, aurreko urteetan finantza-erakundeek Arrisku Handiko Hipotekak barra-barra jaulki ondoren. Hala, estatu kapitalistek entitate pribatuen zorra erosi zuten, eta Ongizate Estatua deiturikoa desegiteari ekin zioten. Hori dela eta, nabarmen egin zuten okerrera herritarren bizi-baldintzek.