AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Gasteizko Mercedesen
LEDHR Ingenieria y Servicios enpresarentzat egiten zuen lan 50 urteko beharginak, eta istripu ez-traumatiko batean galdu zuen bizia atzo arratsaldean. Aurten gutxienez 65 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko azaroaren 3
Langile bat hil da Gasteizko Mercedesen

50 urteko langile bat hil zen atzo arratsaldean Gasteizko (Araba) Mercedes-Benz lantokian, istripu ez-traumatiko baten ondorioz. LEDHR Ingenieria y Servicios enpresarentzat jarduten zuen soldatapean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 65 beharginek galdu dute bizia haien lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.