EFEMÉRIDES / Palestina

Irailak 30: Muhammad al-Durrahen erailketa

2000ko irailaren 30ean, frankotiratzaile sionista batek erail zuen tiroz, bere aitarekin babes hartu nahian ari zela.
Irailak 30: Muhammad al-Durrahen erailketa

Gaurko egunez, duela 26 urte, frankotiratzaile sionista batek Muhammad al-Durrah palestinarra erail zuen, 2000ko irailaren 30ean. 12 urte zituen umeak, eta aita Jamalen besoetan erail zuten. Gazan zeuden, tiroketa batetik ihes egin nahian.


Bigarren Intifadaren (2000-2005) bigarren egunean izan zen, eta gertakari haren irudiak ikusi ziren nazioarteko hedabideetan. Izan ere, France TV 2 kanalarentzat lanean ari zen kamerari batek eszena osoa grabatu zuen, eta hark azaldu zuen aita-semeak posizio militar israeldarren begi-bistan zeudela. Adierazpenak oso baliagarriak izan ziren, hurrengo urteetan Israelek erailketa gezurtatzeko kanpaina mediatiko zabala antolatu baitzuen.


1993az geroztik, eta Osloko Itunen nahiz Hebrongo Itunen eraginez, erresistentziaren aldeko mobilizazioek indarra galdu zuten. Mende berriarekin batera, ordea, Palestina askearen eta erresistentziaren aldeko mobilizazioak ugaritu ziren berriro, eta Muhammad eraildako milaka ume palestinarretako bat izan bazen ere, haren kasuak agerian utzi zuen proiektu sionistaren izaera kriminala.