Efemérides / Represión

Irailak 27: Greba orokorra Hego Euskal Herrian, Carlos Gonzalezen erailketa Madrilen

Duela 50 urte, greba orokorra egin zuen Hego Euskal Herriko langileriak, diktadura frankistako azken fusilatuak oroitzeko.
Irailak 27: Greba orokorra Hego Euskal Herrian, Carlos Gonzalezen erailketa Madrilen
— ARGAZKIA Marisa Flórez

Gaurko egunez, duela 50 urte, greba orokorra egin zuen Hego Euskal Herriko langileriak, 1976ko irailaren 27an hain justu. Euskal Herrian, diktadura frankistako azken bost fusilamenduen lehenengo urteurrenean, lau probintzietako herri eta auzo gehienetan eurek omentzeko eta askatasun politikoak galdegiteko mobilizazioak egin ziren.

Hala, zifra ofizialen arabera, lau langiletik hiruk borroka-egunean parte hartu zuten; eta industriako, aseguru-etxeetako eta banketxeetako sektoreak ia erabat geldiarazi zituzten. Gainera, Poliziarekin istilu latzak bizi behar izan zituzten grebalariek; artean Azkoitian, Laudion, Iruñean, Bilbo eta Ezkerraldean.

Horrez gain, fusilatuen omenez, Amnistiaren Aldeko Koordinadorak eta ezker iraultzaileko antolakundeek Espainiako Estatuko lurralde osoan barrena ere mobilizazioak antolatu zituzten. Horietako batean, tamalez, ikasle bat erail zuten: Madrilen, eskuin muturreko bi pistolerok "¡Viva Cristo Rey!" oihukatu, arma atera eta tiro egin zioten Carlos Gonzalez Martinez 21 urteko ikasleari. Ospitalean hil zen ordu batzuk beranduago.