ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/27 12:57

Kontrol sozialaren eta, zehazki, hezkuntzako kontrol plataformen kontrako borrokari heldu dio Zumaian (Gipuzkoa) Urola Kostako Ikasle Abertzaleakek. Izan ere, krisi garaian "heziketa prozesua desegiten" ari dela eta "diziplina prozesu huts" bat bilakatzen ari dela salatu du IAk, eta horren isla dela "hezkuntza sistemaren digitalizazio prozesu azkarra". Adibide modura aipatu dituzte Chromebook edota INIKA plataforma.

Zumaiaren kasuan, Zumaiena ikastetxean INIKA plataforma erabiltzen da ikasleen "notak sarera igotzeko, hutsegiteetarako eta gurasoei oharrak bidaltzeko". Herri Eskolan, berriz, SMS mezuen bidez bidaltzen dizkiete jakinarazpenak gurasoei, unean-unean; esaterako, ikasleren batek eskolara huts egitean.

"Plataforma eta zerbitzu horiek hezkuntza prozesua hobetzeko direla saltzen digute, ikasleon jarraipen hobe baten bidez gura garapena bultzatzen dela. Errealki, ordea, kontrol soziala eta ikasleon diziplina indartzeko mekanismoak dira; izan ere, horixe da egungo hezkuntza sistemaren funtzioa: etorkizuneko langile diziplinatu, kontrolatu eta otzanak sortzea, autonomiarik edo askatasunik gabekoak", adierazi du Urola Kostako IAk.

Hori guztia salatzeko jarri du martxan Kontrol plataformei ez! dinamika. Ikasleek protestak egin zituzten aurreko astean Zumaiako Herri Eskolan nahiz Zumaienan, bi ikastetxeetako zuzendaritzei exijentzia argi bat egiteko: SMS mezuen bidezko kontrola bertan behera geratzea Herri Eskolan, eta INIKA plataforma ikasleen notak igotzeko soilik erabiltzea Zumaienan.

NO HAY COMENTARIOS