ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Oskar Gonzalez/Onda Vasca-ren bidez
2025/09/24 12:43

El Salto-k jakinarazi duenez, Zorrotzaurreko (Bilbo, Bizkaia) Lancor eta Consonni pabiloien eraisketa prestatzen ari da Bilboko Udala (EAJ). Udal-iturriek baieztatu dute asmoa eraikinak laster botatzea dela ("egiturazko kalte larriak" dituztela hartu du aitzakiatzat), nahiz eta barruan 80 pertsona baino gehiago bizi diren; gazte migratzaileak, lana galdu duten pertsonak eta etxebizitza eskuratu ezin duten gazteak tartean, aipatutako hedabidearen esanetan. Momentuz ez dago haiei bizitoki-alternatiba bat bermatzeko planik, ez eta eraisketaren data zehatz publikorik ere. El Salto-k ohartarazi duenez, beraz, legez kontrako etxegabetze masibo bat izango litzateke une honetan.

Oraingoz, bi eraikin horietan bizi diren lagunek ez dute desalojoaren eta eraisketaren inguruko inolako jakinarazpen ofizialik jaso. Legez, baina, udala behartuta egongo litzateke, haiek pabiloietatik etxegabetu nahi baditu, aurrez jakinaraztera eta baimen judiziala lortzera.

Dena den, aurreko lanei ekin die jada zonaldean: polizia-indarren presentzia areagotu da eta bideo-zaintzako kamerak jarri ditu, besteak beste. Aurreko asteko goizalde batean, adibidez, Lancor eta Consonni eraikinetan bizi diren gazteak jazarri eta identifikatu zituen Poliziak; iturri polizialek beraiek onartu zuten 60 bat pertsona identifikatu zituztela, baina bertan bizi diren gazteek diote 90eraino izan daitezkeela.

Behin udal-jabetzako pabiloiak botatzean, Mondragon Taldearen esku geratuko lirateke lursailak, Zorrotzaurreko "eraberritze urbanistikoko" planen (eta desalojoen eta eraisketen) barruan. Bilbao Bizkaia Digital Factory izeneko zentroa jarriko omen du martxan bertan.

Datu ofizialen arabera, gaur egun 600 pertsona inguruk egin behar izaten dute gaua Bilboko kaleetan. Bizkaia osoan egindako zenbaketetan atzemandako etxerik gabeko lagunen %67 da hori.

NO HAY COMENTARIOS