ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/09 09:20

2022an egin bezala, urtarril amaierarako mobilizazio deialdi bat egin du Gazte Koordinadora Sozialistak. Iazko urtarrilaren 29an milaka pertsona irten ziren kalera burgesiaren diktaduraren kontra, eta, aurten, urtarrilarren 28rako antolatu ditu bi manifestazio GKSk. Oraingoan ere Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izango dira "enpresarien eta agintarien erasoaldia" salatzeko manifestazioak. Berriki jakinarazi dituzte deialdien xehetasunak, gainera: 18:00etan aterako dira Bilboko nahiz Iruñeko mobilizazioak, Jesusen Bihotza plazatik eta Sarasate pasealekutik, hurrenez hurren.

"Mobilizazio batek ez du enpresarien erasoaldia geldituko, baina gazteon arteko antolakuntza eta borrokarako grina hedatzeko erabili behar dugu. Gero eta jende gehiago eta lurralde gehiagotan mobilizatzeko testuingurua sortu behar dugu, baita enpresarien eta politikari profesionalen eraginetik kanpo antolatzen jarraitzeko bitartekoak hedatu ere", azaldu zuten GKSko kideek mobilizazio deialdia aurkezteko agerraldian.

Ikusi hemen agerraldi horretan egindako adierazpen guztiak.

NO HAY COMENTARIOS