ACTUALIDAD / Régimen salarial
Zamudioko langile bat hil da
Ingemat enpresan egiten zuen lan 59 urteko beharginak. Hamazazpi langilek galdu dute bizia aurten soldatapeko lanean.
2022eko apirilaren 11
Zamudioko langile bat hil da

Ingemat enpresako 59 urteko behargin batek bizia galdu zuen apirilaren 6an, soldatapeko lanean ari zela. Zamudion (Bizkaia) izan zen heriotza eta, asteazkenean gertatu arren, sindikatuek ez dute gaur arte horren berri izan.

Azaldu dutenez, istripu "ez-traumatikoa" izan da, apirilaren 7an izandakoa bezala. Aurtengo hamazazpigarren lan-heriotza da honakoa Euskal Herrian.