ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/24 11:50

Palestinar erresistentziaren alde eta sionismoaren kontra, Euskal Herrian mobilizazioak antolatzen jarraitzen du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Larunbat honetarako, hilaren 27rako, dauka jarrita hurrengo hitzordua: Sionismoarekin konplizitaterik ez lelopean, mobilizazio deialdi bat egin du Ordizian (Gipuzkoa). 12:00etan hasiko da manifestazioa, San Bartolome auzotik. Hilaren hasieran Donostian (Gipuzkoa) egindako agerraldian azaldu zutenez, sionismoa babesten duten "Mendebaldeko gobernuak, erakundetutako alderdi politikoak eta enpresak" seinalatuko dituzte; besteak beste, Goierriko CAF enpresa.

Mobilizazio horrekin bat egin dute Zaballan (Araba) dauden hainbat euskal preso politikok, Palestinarekin Elkartasunak jakinarazi duenez. Euren atxikimenduaren berri eman dute, hain justu, hogei militante gatibuk: Andoni Goikoetxea Gabirondo, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea, Irantzu Gallastegi Sodupe, Lexuri Gallastegi Sodupe, Orkatz Gallastegi Sodupe, Xabier Garcia Gaztelu, Aitor Cotano Sinde, Dolores Lopez Resina, Oskar Barreras Diaz, Jon Mirena San Pedro Blanco, Fernando Elejalde Tapia, Iñaki Krutxaga Elezkano, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Fernando Garcia Jodra, Beinat Aginagalde Ugartemendia, Julen Atxurra Egurrola, Josu Ordoñez Fernandez, Jon Kepa Preciado Izarra eta Beatriz Etxebarria Caballero.

NO HAY COMENTARIOS