ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / U.S. Central Command Public Affairs
2025/11/17 09:23

Amerikako Estatu Batuek base militar bat eraikitzeko asmoa dute Gazako Zerrendako mugan, 500 milioi dolarreko aurrekontuarekin, Shomrim ikerketa-hedabide israeldarrak jakitera eman duenez. Instalazioak AEBetako "milaka soldadu" hartzeko gaitasuna izango luke.

AEBetako funtzionarioek bilerak egin dituzte jada Israelgo Estatuko agintariekin eta okupazio-indarrekin, basearen kokapen zehatza adosteko. Goi-funtzionario sionista batek hala esan zion Shomrim-i: "Zaila da horrelako base bat eraikitzearen garrantzia puztea. Sei Eguneko Gerraz geroztik, Israel saiatu da nazioarteko presentzia murrizten lurraldeetan ".

Proiektuak aldaketa historiko bat ekarriko luke estatu sionistaren eta AEBen arteko harreman militarretan. Gaur egun, AEBek 200 soldaduko presentzia "sinbolikoa" dute Kiryat Gateko Koordinazio Militar Zentralean, Shomrim-ek emandako datuen arabera.

Etorkizuneko base militarrak Trumpen administrazioaren planari erantzungo dio, "Nazioarteko Egonkortze Indar" bat sortzea barne hartzen baitu. Yediot Ahanorot hedabidearen esanetan, Kiryat Gaten dagoen AEBetako aginte-zentroak "Gazako laguntza humanitarioaren banaketaren erabateko kontrola bere gain har dezake", nahiz eta planak, oraingoz, talka egiten duen herrialde arabiarren oposizioarekin.

NO HAY COMENTARIOS