ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/23 07:53

Atzo eman zuten argitara jatorriz Joseba Tapiak sorturiko Wafa abestiaren bertsio bat, Euskal Herriko hainbat artistaren ekimenez eta palestinar erresistentziaren ohorez: parte hartu dute Tapiak berak (trikitixa), Beñat Ucinek (panderoa), Desgaraian taldeko Jon Gurrutxagak, Idoia Asurmendik, J Martinako Kattalin eta Ane Barcenak, Eñaut Elorrietak, Olaia Inziartek eta Elene Uribarrik (ahotsak).

"Kantu honek Wafa Idrisen memoria ohoratu nahi du", azaldu dute artistek: "Palestinar erresistentziako militantea izan zen Wafa Idris. 2002an, bere burua eztandarazi zuen Jerusalemen, Palestinako herriak pairatzen zuen kolonizazio eta sarraskiaren aurkako ekintza batean". Eta gaineratu dute: "Izan diren, diren eta izango diren askatasunaren aldeko borrokalari guztiei".

Koldo Izagirrerenak dira Tapiak abesti bihurturiko hitzak, eta Desgaraian taldea arduratu da bertsio berriaren moldaketaz. Unai Ortiz de Zarate eta Mikel Begiristainek egin dituzte grabaketa eta nahasketa lanak, Euridia estudioko Ibon Larruzeak masterizazioa, eta Erik Aznalek bideoklipa.



NO HAY COMENTARIOS