ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/13 13:49

Irunen (Gipuzkoa), Vox alderdiak elkarretaratze bat zeukan antolatuta gaur eguerdirako, "segurtasunaren alde": Barrios seguros izan dute lelo nagusitzat. Alderdi faxistak 12:00etarako zeukan hitzordua jarrita Irungo Alberto Anguera plazan, baina, ordu horretarako, jende ugari zegoen han, faxisten kontra protesta egiteko prest.

Ertzaintza ere kontzentrazioa hasi baino zenbait ordu lehenago bertaratu da, eta faxistei kontra egitera hurbildu diren pertsona guztiak identifikatu eta miatu ditu, mehatxu egiteaz gain. Gainera, protesta egitera bertaratu direnei argazkiak atera dizkiete ertzainek.

Hala ere, Voxen deialdiari aurre egitea lortu dute protestara batu direnek: berehala egin behar izan dute alde plazatik faxistek. Manifestariek polizien jazarpena jasan behar izan dute gero ere: identifikatu eta mehatxatu egin dituzte, eta atzetik izan dituzte kalean.

Mozal Legea ezartzeaz gain, zigor gehiago jartzeko mehatxua egin diete polizia-agenteek: hauteskunde-kanpainari lotutako jarduna oztopatzea leporatuko omen diete, nahiz eta Voxen gaurko kontzentrazioa, ofizialki, ez den hauteskunde-ekitaldi bat izan.

NO HAY COMENTARIOS