ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario de Valladolid
2024/08/28 09:20

Valladoliden izandako eraso faxista baten berri eman du Gaztela eta Leongo Langileen Alderdi Komunistak (PCTE, gaztelerazko sigletan). Abuztuaren 27an, goizaldean, PCTEko militante bati eta berekin zihoan lagun bati eraso zioten hainbat faxistak. Desierto Rojo tabernan gertatu zen erasoa, eta bertako atezainek faxistekin izandako konplizitateaz ere ohartarazi du aipatutako antolakundeak.

Gau horretan, Antifascista zioen kamiseta bat zeraman PCTEko kideak. Desierto Rojo lokalera sartu bezain pronto, bere kontra oldartu zen faxista bat, kamiseta zela-eta. Ukabilkadak eta oinkadak eman zizkion, eta lurrera jausi zen erasotutako pertsona.

Berekin zihoan lagunak esku hartu zuen une horretan, erasotua babesteko. Faxista talde jendetsu batek, baina, kontra egin zion orduan. Bigarren pertsona horri ere eraso egiten saiatu ziren.

PCTEk jakinarazi duenez, tabernako atezainetako bat tartean sartu zen. Lokaletik kanporatu zituen bai faxista erasotzaileak, bai erasotua izan zen pertsonetako bat, bultzaka. Erasotuak egoeraz ohartarazi zuen atezaina, baina hark ez zuen jaramonik egin eta kalean utzi zuen berdin-berdin; bakarrik eta "zortzi-hamar faxistaren esku". Kalean ere pertsona horri eraso zioten faxistek: ukabilkadak eman zizkioten, baita ostikoak ere, buruan.

PCTEk ohartarazi du "faxisten presentzia berpizten" ari dela Valladoliden, eta aste honetako erasoak berretsi egin dituela "faxisten biolentziaren gorakada eta inpunitatea hiri horretan". "Langile guztiei dei egiten diegu antolatzera eta halako gertaeren aurrean kontu handiz ibiltzera", gaineratu du.

NO HAY COMENTARIOS