ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/10 12:08

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) bi mobilizazio antolatu ditu urtarrilaren 25erako Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), gerraren mehatxuaren eta adierazpen faxisten zabalpenaren aurka borroka egiteko. Jesusen Bihotzetik abiatuko da Bilboko mobilizazioa, 18:00etan, eta Gaztelu plazatik irtengo da Iruñekoa, 19:00etan. Hori dela eta, GKSk dei egin die gazteei "lehen lerroan egon daitezen, agenda belizista eta faxismoaren gorakada Euskal Herrian normalizatu ez daitezen".

GKSk salatu du gizarte kapitalista globala bi arazo larri sortzen ari dela: "gerra-mehatxua" eta "faxismoaren hedapena". Testuinguru horretan, Mendebaldeko agintarien politika belizistak kritikatu ditu gazte-antolakundeak, "langileriaren kontura euren nagusitasun ekonomiko eta militarra mantentzea bilatzen dutelako". Aurrekontu militarren gorakada, arma-industriaren indartzea eta estatuen militarizazio gero eta handiagoa aipatzen ditu, eta azaldu du horrek gizarteko sektorerik ahulenei egiten diela kalte; osasungintzari, hezkuntzari eta eskubide sozialei dagokienez esaterako.

Gainera, Mendebaldeko estatuetan faxismoak gora egin duela ohartarazi du GKSk, eskuin muturreko alderdien gorakada, sare sozialetako ideia erreakzionarioen ugaritzea eta talde faxistek kaleetan duten presentzia nabarmenduz. Antolakundearen esanetan, fenomeno hori Euskal Herrira ere iritsi da, mezu matxista, arrazista eta klasistak zabaltzen dituzten kolektiboekin, eta mugimendu horien aurka mobilizatzeko deia egin du, haien agendaren normalizazioa eragozteko.

Mobilizazio-deialdia Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak faxismoaren aurka abiatutako borrokaren testuinguru zabalago batean kokatzen da. GKS bat dator Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren erreferente nagusiak, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), azaroaren 30ean Donostian (Gipuzkoa) Gorakada erreakzionarioari aurre egin lelopean egindako ekitaldi politikoarekin. Ekitaldi horretan, EHKSk berretsi egin zuen faxismoari maila guztietan aurre egiteko eta Mugimendu Sozialista "borroka horren lehen lerroan" egoteko erabakia.

NO HAY COMENTARIOS