ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / CEAR
2023/07/18 15:29

Bibby Stockholm. Horixe da, aurrerantzean, Erresuma Batuan 500 lagun inguru preso sartzeko aukera emango duen kartzela-ontziaren izena. Legez kontra migratu nahian ari diren eta asiloa behar duten pertsonak hartuko ditu preso itsasontzi erraldoiak, dirudienez, hilabete honen bukaeran hasita. Une honetan, Bibby Stockholm Portland irlan dago geldirik.

Teorian, euren asilo-eskaerak aztertu bitartean espetxeratuko dituzte ontzian pertsona migratzaileak. Orain arte, hoteletan eta ostatuetan egin izan dute itxaronaldi hori hamaika lagunek, baina haiek atxikitzeko alternatiba merkeago bat bilatu dute Erresuma Batuko autoritateek.

Aurretik, Herbereetan eta Alemanian

Gutxienez hemezortzi hilabetez egongo da martxan kartzela-ontzia, eta asiloa eskatu duten gizonezko migratzaileak sartuko dituzte han preso. Martxoan eman zuten berrikuntzaren berri, nahiz eta ez den Bibby Stockholm ontziari erabilera hori ematen dioten aurreneko aldia.

Aurretik, Herbereetan baliatu dute ehunka pertsona migratzaile atxilo edukitzeko. Ur gaineko espetxe horretan sexu-esplotazio kasu ugari salatu ziren, baita osasun-baldintza negargarriak ere. 90eko hamarkadan, Alemanian ere ureratu zuten ontzia, etxerik gabeko pertsonak eta asiloa eskatua zuten migratzaileak kartzelaratzeko.

Neurrien gogortzea Erresuma Batuan

Erresuma Batuko gobernua migrazioaren kontrako neurriak gogortzen ari da legealdi honetan. Joan den martxoan jakinarazi zuen asmoa zuela itsaso bidez migratzen duten pertsonei asiloa eskatzea debekatzeko, eta zuzenean deportatzeko.

NO HAY COMENTARIOS