ACTUALIDAD / Empresa de desokupación
Tolosan, pertsona bat etxegabetu du desokupazio-enpresa batek
Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren esanetan, biktimak hiru hilabetez jasan behar izan du desokupen jazarpena. "Izaera antiproletarioa duten eta langileon pobretzea areagotzen duten enpresa faxisten" aurka antolatzera deitu du.
2025eko urriaren 23
Tolosan, pertsona bat etxegabetu du desokupazio-enpresa batek

Desokupak izan dira Tolosan (Gipuzkoa) ere. Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak atzo salatu zuenez, desokupazio-enpresa batek pertsona bat bota du bere etxetik, hiru hilabetez hari jazartzen eta mehatxu egiten aritu ondoren. Sindikatuak ohartarazi du, gainera, ez dela herrian desokupazio-talde batek esku hartzen duen lehen aldia.

Desokupen jazarpena jasaten ari diren pertsonei, dei egin diete sindikatuarekin harremanetan jartzera, 613 76 82 48 telefono zenbakiaren edo esindikatua.tolosaldea@gmail.com e-mailaren bidez. "Izaera antiproletarioa duten eta langileon pobretzea areagotzen duten enpresa faxistek aurrean izango gaituzte", azaldu du.