Desokupak izan dira Tolosan (Gipuzkoa) ere. Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak atzo salatu zuenez, desokupazio-enpresa batek pertsona bat bota du bere etxetik, hiru hilabetez hari jazartzen eta mehatxu egiten aritu ondoren. Sindikatuak ohartarazi du, gainera, ez dela herrian desokupazio-talde batek esku hartzen duen lehen aldia.
Desokupen jazarpena jasaten ari diren pertsonei, dei egin diete sindikatuarekin harremanetan jartzera, 613 76 82 48 telefono zenbakiaren edo esindikatua.tolosaldea@gmail.com e-mailaren bidez. "Izaera antiproletarioa duten eta langileon pobretzea areagotzen duten enpresa faxistek aurrean izango gaituzte", azaldu du.