ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Adimen Artifizialarekin sortutako irudia. FOTOGRAFÍA / Bitcoinist
2024/09/25 10:06

Joan den abuztuaren 24an atxilotu zuten Pavel Durov, Telegram mezularitza aplikazioko zuzendaria, Paristik gertu. Frantziako fiskaltzak gerora jakinarazi zuen horren arrazoia: agintaritzei Telegrameko milaka konturi buruzko informazioa ez emateagatik, hainbat delitu ahalbidetzea eta horiekin kolaboratzea leporatu zioten Durovi; besteak beste, droga-trafikoa, iruzur fiskala, ziberjazarpena, haurren sexu-esplotazioa eta abar.

Itxura denez, Frantziako Estatuko agintaritzek 2.400 informazio-eskaera egin dizkiote Telegrami, baina enpresak ez die baimendu erabiltzaileen kontuetan esku hartzea. Horri lotuta atxilotu zuten Durov, eta, horren ondoren, bere pribatutasun-politika erabat aldatu du Telegramek: orain, prest dago erabiltzaileei buruzko informazioa agintaritzekin partekatzeko; besteak beste, euren IP helbideak eta telefono-zenbakiak.

Telegramek harrotasunez aldarrikatu izan du bere pribatutasun-politika ustez "segurua", baina, aurrerantzean, hainbat datu emango dizkie estatu-agintaritzei, beharrezko baimen legalak aurkezten badituzte eta irizten badute erabiltzaileren batek urratu egin dituela plataformak ezarritako baldintzak. Enpresak ez du zehaztu, baina, zer puntutarainokoa izango den agintaritzekin izango duen elkarlana. Orain arte, teorian, "terrorismoari" lotutako kasuetan baino ez die informazioa eman.

Chat Control legea Europar Batasunean

Europar Batasunean pausoak ematen ari dira, mezularitza aplikazioetako mezuak legez kontrolatu ahal izateko. Esate baterako, mezuen zifratze-sistema hausteko neurriak proposatu dituzte, Whatsapp edo Signal aplikazioetako elkarrizketak irakurri ahal izateko. Horretarako bitarteko bat izango litzateke Chat Control delako legea: mahai gainera atera dute jadanik, baina, momentuz, geldirik dago neurri-sorta horri buruzko bozketa.

NO HAY COMENTARIOS