ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/31 13:53

Bihar hasiko dira Lizarrako (Nafarroa) festak. Hala ere, beste urte batez, UPNk gobernatzen duen udalaren jarrera autoritarioak markatutako jaiak izango dira: hainbat hamarkadaz txosnagunea izandakoari debekua jarri dio berriz ere, txosnak autobus-geltokian jartzea eragotzi baitu bigarrenez, alternatiba egokirik bermatu gabe. Horrekin, udal-gobernuak berriz jarri ditu arriskuan Lizarrako txosnak, eta beste kapitulu bat ireki du bere jarrera autoritarioaren ibilbidean, Festagirok hilaren 23an protesta baten bidez salatu zuenez.

Jaien atarian, eta bere erabaki autoritarioei eusten dien bitartean, Marta Ruiz de Alda alkateak idatzi bat argitaratu du Noticias de Navarra egunkarian. "Sinpatiaren Festak" aldarrikatu ditu gutunean; "gure jendearen izaera ireki, abegikor eta nabarmenki alaitik sortzen den sinpatia hori" erreibindikatuz.

Aldarrikapena, baina, zuzenean sartzen da kontraesanean Lizarrako alkatetzaren praktika errealarekin. Izan ere, lizartar batek X sare sozialean laburbildu duenez, alkatearen jarrera oso bestelakoa da praktikan: "Txosnak debekatu ditu de facto; musika-talde bat [Raimundo el Canastero] salatu du, Polizia pankartak kentzera bidali du; Polizia txosnetako maskota identifikatzera bidali du, zeina umeekin argazkiak ateratzen ari den; 27 lagunen aurkako prozesu judiziala sustatu du Bajadikan egin ohi den protestagatik; eta ostia bat eman dio taberna batean gazte bati, egiten ari den guztia aurpegiratzeagatik".

NO HAY COMENTARIOS