2018. urteko abenduan hasi zituzten negoziazioak Arabako ardogintzaren sektorean. UGT, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dute ez dela aurrerapauso handirik izan, eta herrialdeko patronalak "lan baldintzak prekarizatzeko saiakera" egin duela. Patronalak "nahikoak ez diren soldata igoerak" proposatu dituela esan dute, eta horrez gain, "soldata diskriminazioa" dagoela azaldu dute.
Negoziazioak aurrera eramateko prestutasuna erakutsi dute "langileen duintasuna lortu asmoz, bai ekonomikoki, bai lan baldintzei dagokienez". Gaineratu dute ez dutela "edozein preziotan" egingo hori.