ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/05 09:17

Aste honetan, besteak beste Euskal Herrian aritzen zen sexu-esplotaziorako sare baten berri eman dute. Gaur egun, gutxienez 34 emakume behartzen zituzten prostituzioan aritzera, eta sareak Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Zornotzan (Bizkaia), Iruñean (Nafarroa) eta Irunen (Gipuzkoa) jarduten zuen, besteren artean.

Azalera atera den kasu hori dela-eta, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herrian, Sexu-esplotazioari aurre egin! aldarriaren pean. Atzo arratsaldean egin zuen protesta bat Iruñean, eta gaurko jarri du hitzordu bana Bilbon eta Gasteizen. 18:30ean izango da Bilboko mobilizazioa, Arriaga Plazan, eta 20:00etan Gasteizkoa, Faroloian.

"Guztiok lan- eta bizi-baldintza berdinak izan ditzagun, gaurdanik indarkeria gordin honekin amaitzeko bidean lan egin behar dugu, sexu-merkatuaren aurka borrokatuz eta konplize orori aurre eginez", azaldu zuen atzokoan Itaiak, Iruñeko elkarretaratzean. Gogorarazi zuen "mundu osoan zehar milioika emakume egunerokoan sexualki esplotatuak eta bortizki zapalduak" direla, "zenbaiten irabazi ekonomikoak bermatzeko".

"Emakume askok eta askok, beren biziraupena bermatzeko modu gisa, prostituziora jo behar izaten dute. Beste asko esplotazio-sareetan kateatuta iristen dira prostituziora. Kasu gehienetan emakume etorkinak dira egoera horretan daudenak, beren baldintza ekonomiko zaurgarriek bultzatuta", adierazi zuen antolakundeak. Hala, beharrezkotzat jo zuen "prostituzioarekin amaitzea", azpimarratuz horretarako bide bakarra dela "sistema kapitalista suntsitzea", "kapitalismoak sortzen dituen desberdintasun sozialekin amaitzeko" eta "emakumeon gainean eraikitako 'objektu sexual' irudiarekin amaitzeko".

NO HAY COMENTARIOS