ACTUALIDAD / Explotación sexual
Beste prostituzio-sare bat atzeman dute Algortan
Gutxienez hiru emakume behartzen zituzten prostituitzera: pilatuta zituzten eta egunean bi orduz baino ez zieten uzten kalera irteten.
2026eko ekainaren 23 - 07:43
Beste prostituzio-sare bat atzeman dute Algortan
Itaiaren protesta bat Gasteizen.

Aurreko astean, prostituzio-sare baten aurka jo zuten Algortan (Getxo, Bizkaia). 40 urteko emakume bat eta 46 urteko gizonezko bat atxilotu zituzten operazio polizialean, hainbat emakume prostituzioan aritzera behartzeagatik. Hain zuzen ere, 32, 37 eta 43 urteko hiru emakume zeuden sarean harrapaturik momentu honetan, eta hainbat hedabidek jaso dutenez, muturreko zaurgarritasun-egoeran zeuden hirurak.

Algortako pisu batean derrigortzen zituzten prostituitzera, eta proxenetek txandaka igaroarazten zituzten bertatik hiru emakumeak, beldurra eta mehatxuak erabiliz. Drogak hartzera ere behartzen zituzten.

Esplotatzaileek, gainera, pilaturik izaten zituzten biktimak; batzuetan, ohea partekatu behar zuten. Egunean bi orduz soilik uzten zieten kalera ateratzen, eta gainerako ordu guztietan eskuragai egon behar zuten. Jasotako diruaren erdia proxenetei eman behar zieten emakumeek.