ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Bilbao Hiria
2026/02/05 13:17

Renfek Bizkaian erabiltzen dituen trenbideak hondatzen ari dira, El Correo-k gaur jakinarazi duenez. Hori dela-eta, arriskutsuak dira bidaiak hainbat gunetan, eta motelago ibili behar dira aldiriko trenak leku horietan, istripuren bat gertatu dadila ekiditeko. 15 minutuko atzerapenak izan dituzte dagoeneko horren ondorioz.

Momentu honetan, hogei bat tren sartu ditu Renfek Abiaduraren Behin-behineko Mugen (LTV) barruan, antza denez. Arrazoi ugarirengatik aktibatzen omen dituzte muga horiek astez aste, obrengatik edo luiziengatik kasu. Hala ere, aipatutako komunikabidearen arabera, neurri horiek areagotu egin dira azken asteetan, Kordoban eta Rodaliesen izandako istripu izugarrien ostean batez ere. Eta Bizkaian, badirudi trenbideen egoera txarrak izan duela zerikusi zuzena prebentziozko neurri horiek hartzeko beharrean.

Adif enpresa publikoak kudeatzen ditu tren-azpiegiturak, baina ez du azalpen ofizialik eman oraingoz. Enpresako langile-batzordeak ere ez du adierazpenik egin. Dena den, momentuz El Correo-k argitaratu duenez, bai gidariek bai segurtasunaz arduratzen diren langileek eskatu behar izan dute Bizkaian LTV araudiari lotutako neurriak hartzeko, azpiegiturak egoera txarrean daudelako hainbat eremutan.

NO HAY COMENTARIOS