ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Independiente
2024/02/20 13:17

Espainiako Estatuan trenbide garraioaz arduratzen den enpresa nagusiak, Renfek, aurrera jarraitzen du Renfe Smart Security Station (RS3) proiektuarekin. Europar Batasuneko NextGenerationUE planari lotuta dago 2021ean abiatutako proiektua, eta Europako Funtsen bidez finantzatu dute (31,7 milioi euroko aurrekontu bat dauka). Kontrolerako sistemak digitalizatzea da asmoa, eta 2024an amaituko da proiektuaren aurreneko fasea.

Jakinarazi dutenez, pauso ugari eman ditu jada Renfek: estatu osoko 190 geltokitan ezarri ditu bideozaintza adimenduneko sistemak. 2024ko lehen hiruhilekoa bukatzen denerako, gainera, beste 73 geralekutan jarriko ditu martxan sistema horiek.

RS3 proiektuaren bidez, baina, osotara 600 geltokitan ezarri nahi ditu bideozaintza adimenduneko sistemak Renfek. Aurten aterako da argitara bigarren faserako lizitazioa, 185 instalazio gehiago egiteko. Aurreikuspenen arabera, 2026ra arte luzatuko da proiektua. Ordurako, segurtasun analogikoko 7.000 kamera kendu eta IP kamerak jarriko dituzte. Gailu horiek gordetako informazio guztia, gero, bideoanalitika sistema batekin partekatuko dute.

Geltoki bakoitzeko Telebista-Zirkuitu Itxia delakoaren (CCTV, gaztelerazko sigletan) bidez, bideozaintza sistema berriek milaka datu gordetzen eta prozesatzen dituzte, aginte-koadro bakar batean integratuta.

NO HAY COMENTARIOS