ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/31 12:24

Lizarrako (Nafarroa) Sugarra Gaztetxea jasaten ari den errepresio ekonomikoaren kontra borrokan ari dira bertako kideak. Denera, 20.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkiete Lizarrako Udalak eta Nafarroako Gobernuak, eta errepresio hori guztia eten dezatela exijitzen ari da Gaztetxea. Salatu du Sugarra "ekonomikoki itotzeko" eta bere "jarduna baldintzatzeko asmo argia" dagoela isunen atzean, eta "arriskuan jarri" dutela "Gaztetxearen existentzia bera ere".

Aste honetan, Iruñera (Nafarroa) bertaratu eta Nafarroako Parlamentu parean egin dute protesta gazteek. Modu horretan seinalatu dute PSN alderdia, Sugarraren kontrako errepresioaren erantzule modura. Nafarroako Gobernuak jarritako isunak lotuta daude 2022an Gaztetxean izandako hainbat ekimeni, eta horietan Poliziak egindako identifikazioei. Izan ere, argudiatu zuten gazteek ez zutela Sugarran ekitaldi horiek egiteko baimenik.

"PSN da gobernuko isunak gelditzeko boterea duen alderdi nagusia, eta gelditzen ez baditu, erantzule nagusia ere bai", azaldu dute gazteek aste honetako elkarretaratzean: "Hori gertatzekotan, Gaztetxearen kontrako agente nagusietako bat litzateke, UPNrekin batera".

NO HAY COMENTARIOS