Osasun-sare publikoko arreta murrizten jarraitzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Tokian toki, ugariak izaten ari dira Osakidetzako baliabide eskasiaren ondorioak, eta Amara Berrin (Donostia, Gipuzkoa) ere eduki du islada horrek: bertako osasun-zentroko Etengabeko Arreta-Gunea (EAG) modu nabarmenean murriztuko dute. Aste honetan hasita, gune publiko hori itxita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan.
Azken hilabeteetan, esaterako ekainean eta irailean, larria izan da baliabide falta Amara Berriko EAGn: gehienetan, ez da osasun-langilerik egon bertan. Osakidetzak arrazoitu duen bakarra izan da "errefortzu-gune bat" dela hura, eta, beraz, itxierak ez duela "arreta medikoa murriztuko". Datorren larunbata, abenduaren 14a, arreta-gune hori ofizialki itxita egongo den aurreneko eguna izango da.
Amara Berriko EAG ez itxi! lelopean, protesta bat antolatu dute auzoan biharko, abenduaren 13rako. Amara Berriko anbulatorio aurrean izango da elkarretaratzea, iluntzeko 19:30ean hasita.