ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EFE
2024/08/30 11:42

Polizia bere errepresio- eta jazarpen-jardunetan are gehiago babestu ahal izateko neurri bat hartuko du Poloniako Gobernuak. Aldeko 401 botorekin eta kontrako hamazazpirekin, parlamentuan uztailaren amaieran onartu zuten lege berri bat, indar armatuei euren armak erabiltzea errazteko. Abiapuntu modura, nagusiki Polonia eta Bielorrusia bereizten dituen mugan erraztu nahi dute armen erabilera.

"Espres erreforma" berriaren bidez, Poliziak eta bestelako indar armatuek (hala nola militarrek) inpunitate osoz jo ahalko lukete armen erabilerara, iritziko balute nolabait arriskuan daudela "segurtasun nazionala edota pertsonala". Beraz, armen erabilerak ez die inolako zigorrik ekarriko poliziei eta militarrei, ebazten bada "segurtasun-indarren bizitza, osasuna eta askatasuna" arriskuan zeudela, "estatu-mugaren bortxaezintasunaren kontrako eraso ez-legitimoren batean", esaterako.

Alegia, indar armatuek "defentsa legitimo" gisa edo "prebentzio" gisa baliatu ahalko dituzte euren armak, horren ondorioekiko inolako erantzukizunik izan gabe eta euren kontrako prozesu penalen bat irekitzeko beldurrik eduki gabe. Inpunitate osoa, hortaz.

Azken hilabeteetako gertakarien ostean heldu da erabaki hori. Joan den martxoan, Poloniako hiru militar auzipetu zituzten, Bielorrusiako muga gurutzatu nahian ari ziren hiru pertsona migranteren kontra tiro egiteagatik. Maiatzean, bestalde, muga kontrolatzeko errepresio-lanetan ari zen soldadu poloniar bat hil zen, migratzeko saiakeran zegoen pertsona batek sastakatuta.

Muga indartu

Gobernuak, aipatutako legea ezartzeko, "segurtasun nazionala" babestea hartu du aitzakiatzat, baita Bielorrusiako mugako "tentsioei" aurre egitea ere. Muga hori kosta ahala kosta indartzeko askotariko neurriak hartu ditu jadanik Poloniako Estatuak: behin eta berriz esan du Errusia bere mesederako ari dela muga baliatzen, hura migrazio-bide modura sustatuta besteak beste, jatorri afrikarreko pertsona migranteek Europara migra dezaten.

Aitzakia horretaz baliatuta, muga sendotzearen alde egin du Poloniak, eta horri lotutako pauso bat izango litzateke aipatutako lege berria: batez ere Bielorrusiako mugan, pertsona migranteei eraso egiteko eta haiek erailtzeko lizentzia eman nahi die indar armatuei. Donald Tusk Lehen ministroak argudiatu du "muga poloniarra eta Poloniako Estatua eraso-ekintzen aurrean babestea" ahalbidetuko duela neurriak.

NO HAY COMENTARIOS