ACTUALIDAD / Autoritarismo
Polizien jazarpena salatu eta udalaren inplikazioa seinalatu dute Zizurko mugimenduek
Milaka euroko isunak jaso dituzte Sorgin Gaua jaialdiagatik, eta azaldu dute etengabeak direla identifikazio arbitrarioak eta udaltzainen mehatxuak. Gazteria kriminalizatu eta mugimendu sozial eta politikoak jazarri nahi dituztela salatu dute hamar bat eragilek, eta alkatetzak udaltzainburua saritu izana kritikatu dute.
2019eko maiatzaren 13
Polizien jazarpena salatu eta udalaren inplikazioa seinalatu dute Zizurko mugimenduek

Udaltzaingoaren errepresioa salatu dute Zizur Nagusiko hamar bat kolektibok. Joan den ostiralean bildu ziren udaletxe aurrean, Errepresioaren aurrean, herri elkartasuna eta autodefentsa aldarrikatzeko.


Gabonzahar gauean udaltzainburuak gazte bati jo eta pistola jarri zion buruan, eta nabarmendu dute ez zela kasu isolatua izan. Beste udaltzain batek, esaterako, armaren erabilera debeketua duela jakinarazi dute, baina bere postuan jarraitzen duela. Gainera, udaltzainak adingabeak identifikatzen ari direla eta gaztetxera polizia antidisturbioak bidali izan dituztela aipatu dute, eguneroko jazarpenaren adibide modura.


Azken erasoa Sorgi Gaua jaialdiaren harira iritsi da. Hain zuzen, gazteen aurka oldartu eta udalak saritutako udaltzainburuak salaketa jarri, eta milaka euroko isunak jaso dituzte, bengala bat erabili zutela-eta. Instituzioen jarrera kritikatu dute Zizurko mugimenduek, eta udaltzainburuari medaila erretiratu eta abusuak amaitzeko eskatu dute.