AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
prentsaurrekoaren argazkia (Argazkia: Sorginkale Banaketak)
2019/05/13 20:38

Udaltzaingoaren errepresioa salatu dute Zizur Nagusiko hamar bat kolektibok. Joan den ostiralean bildu ziren udaletxe aurrean, Errepresioaren aurrean, herri elkartasuna eta autodefentsa aldarrikatzeko.


Gabonzahar gauean udaltzainburuak gazte bati jo eta pistola jarri zion buruan, eta nabarmendu dute ez zela kasu isolatua izan. Beste udaltzain batek, esaterako, armaren erabilera debeketua duela jakinarazi dute, baina bere postuan jarraitzen duela. Gainera, udaltzainak adingabeak identifikatzen ari direla eta gaztetxera polizia antidisturbioak bidali izan dituztela aipatu dute, eguneroko jazarpenaren adibide modura.


Azken erasoa Sorgi Gaua jaialdiaren harira iritsi da. Hain zuzen, gazteen aurka oldartu eta udalak saritutako udaltzainburuak salaketa jarri, eta milaka euroko isunak jaso dituzte, bengala bat erabili zutela-eta. Instituzioen jarrera kritikatu dute Zizurko mugimenduek, eta udaltzainburuari medaila erretiratu eta abusuak amaitzeko eskatu dute.