ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / La Haine
2023/12/14 13:34

Aske antolakundeak agerraldi bat egin zuen atzo Iruñean (Nafarroa), Jardun Koordinadorako hainbat militantek azken urteetan jasandako polizia-jazarpenaren berri emateko eta hura salatzeko. Hain zuzen ere, Poliziaren jarraipenak, mehatxuak eta kolaborazio eskaintzak salatu dituzte hainbat kidek.

"Militante batzuok Polizia etengabe gure etxe azpian, gure lantokian, gure militantzia-espazioetan, gure aisialdian edo gure ikastetxean gure atzetik egotea jasan behar izan dugu", azaldu zuten atzoko agerraldian. Poliziak autoa gelditzea eta miaketak edota heriotza-mehatxuak egitea ere pairatu behar izan dute Jarduneko hainbat kidek.

Gainera, Espainiako Poliziak kolaborazio eskaintzak egin dizkie. Jazarritako pertsonen "bizitza pertsonalari eta politikoari" buruzko informazioa izatea mehatxu bezala erabilita, "xantaia egiten saiatu" da Polizia. Helburua argia izan da: "Gure antolakundeetako informazioa lortzea". Militanteen senideei ere egin dizkiete kolaborazio eskaintzak, haiek "engainatuz eta izutuz".

NO HAY COMENTARIOS