ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / RTVE
2023/07/06 10:01

Ekainak 27, asteartea: Nanterren (Paris) jarritako polizia-kontrol batean, Nahel tirokatu eta erail zuen polizia-agente batek, bere autoa geldirik mantentzeari uko egin ziolako gazteak. Protestak piztu ziren Paris inguruan, eta hogei pertsona inguru atxilotu zituzten. Poliziak lanean ari zen banatzaile bat harrapatu zuen autoarekin. Gobernuak 2.000 polizia-agente bidali zituen Parisko periferiako hirietara.

Ekainak 28, asteazkena: bigarren protesta-gaua, eta estatuko beste zona batzuetara hedatu ziren mobilizazioak eta istiluak. 150 lagun inguru atxilotu zituen poliziak. 

Ekainak 29, osteguna: hirugarren protesta-gaua. Ia 900 pertsona atxilotu zituzten protestetan, estatu osoan barrena; horietatik 408, Parisen atxilotu zituzten. Gobernuak 40.000 polizia-agente mobilizatu zituen, protestak itotzeko: istiluen aurkako unitatea, unitate antiterrorista, informazio brigada nahiz eliteko unitatea. Frantziako ipar-ekialdean, Ruanen, 20 urteko gazte bat hil zen protestetan. Poliziak esan zuen, supermerkatu batean lapurreta egiteko saiakeran, teilatutik erori zela mutila; fiskaltzak esan zuen, une horretan, denda horretan ez zela lapurretarik izan.

Ekainak 30, ostirala: laugarren protesta-gaua. Ia 1.000 atxiloketa izan ziren estatu osoan; zehazki, 994. Gobernuak 45.000 polizia mobilizatuta zituela atera zen argitara. Ostiral gauean, pertsona bat erail zuen poliziak Frantziako Guayanan, Hegoamerikan: Nahelen erailketaren kontrako protestetan, manifestarien kontra tiro egin zuten poliziek eta bere etxeko balkoian zegoen 54 urteko gizon bat jo zuen baletako batek. Suitzara eta Bruselara ere zabaldu ziren protestak.

Uztailak 1, larunbata: bosgarren protesta-gaua. 719 atxilotu Frantzia osoan. Marseillan, 27 urteko beste gazte bat erail zuten polizia-indarrek: manifestarien kontra gomazko pilotak jaurtitzean, handik motoan igarotzen ari zen mutila jo zuen jaurtigaietako batek. Ospitalean hil zen.

Uztailak 2, igandea: seigarren protesta-gaua. 157 atxilotu.

Uztailak 3, astelehena: zazpigarren protesta-gaua. 72 atxilotu.

Uztailak 4, asteartea: zortzigarren protesta-gaua. Hamasei atxilotu.

NO HAY COMENTARIOS